En Desmotivaciones desde:
18.12.2011

 Última sesión:

 Votos recibidos:
bueno 231 | malo 43

puntos 7 | votos: 7
Nahiarekin, - Desirarekin, borrokarekin, ametsekin, ahotsarekin, maitasunarekin,
hizkuntzarekin… eraikitzen da askatasunerantz dihoan bidea.
puntos 6 | votos: 8
Edozein - Kale izkinatan kontrolak, meatxu, atxiloketak, jipoiak
begi arrotzez jositako herri okupatu hontan.
puntos 7 | votos: 7
Gure haurren irribarrea - Izango da mendekua.
puntos 7 | votos: 7
Egin irribarre - Irabaztera goaz eta.
puntos 7 | votos: 7
Plazak bete - kartzelak husteko.

puntos 2 | votos: 4
Berriro ostirala - eta milaka lagun milaka kilometro eginez lagunak eta senideak une
batzuetan ikusteko, beraien bizitzak arriskuan ipiniz. Hemendik
besarkada potolo bat gudari, senide eta lagun guztiei. EUTSI!
puntos 0 | votos: 4
Elkartasun doinuak - doaz atez ate
oroitzeko gugandik daudenak aparte
Herri oso bat dago oihuka jo ta ke
Preso eta iheslariak etxeratu arte.
puntos 5 | votos: 5
Argituko du - eguna noiz etsaiak jarritako arantzak pustatu eta libre izango garen.
puntos 1 | votos: 1
Gure lana ez da galduko, - ezer ez da galtzen. Mundu honetan, ur tantek ikusezinak izanda ere,
itsasoa osatzea lortzen dute.
puntos 0 | votos: 4
Partida ez da bukatu. - Noiz amaituko dira horrelako lekuak? noiz bukatuko dira horrelako legeak? 
Izan gaitezen borrokatzen lehenak, orduan izango bait gara garen bezalakoak.

puntos 3 | votos: 5
Ez dugu ahazten, ezta barkatzen. - Bortizkeriak akatu zituen hiri honen semeak
bost krabelin adokinetan herria karriketan
langileen erresistentziarena izan zen garaipena
sufrimenduak eta heriotzak gogortu zigun bihotza.
puntos 3 | votos: 3
Elkartasuna - saretzen doa urratsetik urratsera ta sare horrek bilduko ditu euskal presoak etxera.
puntos 3 | votos: 3
Ametsa dela ametsik ederrena - diote eta nik badut amesten dudan amets eder horietako bat. Bilboko
kaleetan ikusi nuen ez nintzela bakarra eta euskaldun asko garela
herri honekin bat eginik, amets berbera konpartitzen duguna. Eta ez
garela bat edo bi, milaka baizik. Oraindik lortu ez dugun arren, bidea
egiten gabiltza, eta noizbait lortuko dugu. Pausoz pauso, urratsez
urrats.
puntos 5 | votos: 5
Euskal preso politikoei - Etenik gabeko elkartasuna
Duintasunaren izar, arnasa eta bihotza
Denok batera elkartuz askatasun bidean
Pausoak, urratsak ametsak betetzen!
puntos 2 | votos: 2
Kateak askatuko dira - haizea ere,  azken
egun hori helduko da. Presoak preso dauden bitartean 
herria ere preso dago, borrokan dago.

puntos 4 | votos: 4
Zure begiradaren disdira aita - ez dut sekula ahaztuko. Nahiz eta kristal lodi batek, milaka
kilometrok eta injustizia batek gu banatu, ilargi eta eguzki berak
argitzen gaitu, euri berak bustitzen gaitu eta sentimendu berak
tauparazten ditu askatasun egarria duten gure bihotzak.
puntos 1 | votos: 7
Ezabatzen zaituztete - ahazteko, makurtzeko
Debekatuz, isolatuz, herria beldurtzeko
Gu prest gaude distantzia muxuka laburtzeko
Gu prest gaude besarkadaz kateak apurtzeko
Gu prest gaude barroteak laztanekin urtzeko
Sufrimendua argazki hori bat bihurtzeko.
puntos 4 | votos: 4
Si yo muero mañana - No me manden flores
y brinden  con orgullo por los tiempos mejores.
Si yo muero mañana, solo un día me lloren
que yo seguiré vivo si viven revoluciones
puntos 5 | votos: 5
Mintzatuko gara - eskubidea gurea baita
eta erabakia izango da herri honen nahia.
puntos 1 | votos: 5
Indarrak batuta - Denak batera gure etxean nagusi gera
benetan alkartzen bagera.
Garaipen garbi bat  dugu espero, duda izpirik ez egin gero
benetan bat eginez gero.

puntos 6 | votos: 8
Eusko Gudariak - Iluntasunezko zuloaren hatzaparretatik atera nazazue borrokatu nadin
ene heriotza emanez gero, alperrik ez daiten izan.
puntos 3 | votos: 5
Gugandik urrun zeudenak - Etxean ditugun egun honetan 
ekar ditzagun gogora zeruan izar bat piztu dutenak.
puntos 7 | votos: 9
Hipokresiak itsututa - Ez duzue ulertu nahi
kartzelak ez direla gure sentimenduak itotzeko gai
gure nortasuna, izaera ez da jasotzen zuen paperetan
legeak beren neurrira moldatzen dituzten estatu biren
emaitza baino gehiago gara.
puntos 4 | votos: 8
Eguna ez bada amaitu - Borroka esna liteke inork ez gaitu itxoiten inongo helmugan tente.
Bidea ez bada asmatu, ez badakigu zein den
has gaitezen ibiltzen, gure indarrak eskaintzen.
puntos 3 | votos: 3
Gure lurrak - Ura behar badu gure herriak berriz,  gu behar gaitu
Eta zerua ilundurik badago izar berriez  beteko dugu.

puntos 2 | votos: 6
Urrun izan arren - Hemengo giroa geroz eta beroagoa da, geroz eta jende gehiagok dauka
independentziaren egarria.
Kanpoan zaudetenok etxera itzuli zaitezte Euskal Herri libre batian
batera bizi gaitezen eta.
puntos 3 | votos: 3
Gurekin - Herriko seme direnak, herritik urrun daudenak
nahi ditugu elkarrekin, gurekin, denak.
puntos 7 | votos: 7
Euskal Selekzioa - Herria bihotzean, ahoan euskara
Galdutakoan ere irabazle gara.
puntos 3 | votos: 5
Gaztetxeak aurrera - Gure ametsak dirauen bitartean, zuenak egin du!
puntos 4 | votos: 4
Bilboko Konpartsak - Zentzuratuak izan dira, jauntxo honek dio ez dutela Gran Via
zapalduko. Lehenengo Kukutza, orain Konpartsak... Hurrengoa zer ote?

Konpartsok jaia gara, baina jai herrikoi eta parte hartzaileak . Ez
gara eskaparateko jaiak, ez gara azpikontratatutako jaiak, ezta
erreprimitutako jaiak, mugatuak eta zentsuratuak.

puntos 3 | votos: 5
Orain urrun zaude - Askatasun izpiak sortuaz
nortasun sendoaz anonimotasunean.
Argazkira malkoak ez dira alperrik jausiko
zu besarkatzeko eguna iritsi arte.
puntos 5 | votos: 7
Orain zuk - Begietan daukazun iturritxoa itxi ta besarkatu nazazu. Ta ez ezazu 
laztana inoiz ahaztu horma hauek ezin dutela maitasuna gelditu.
puntos 8 | votos: 8
Ekaitz Samaniego - Tengo asumido mi encarcelamiento, pero me gustaría al menos que mi
detención aporte lo máximo posible a esta lucha que busca que nadie
más tenga que pasar por lo mismo,
puntos 2 | votos: 6
Kaixo Angel; - Urte mordoa igaro duk hemendik joan hintzenetik; hala ere, gure gogoan
jarraitzen duk, bizirik bahintz bezala.
Afusilatu hinduten aurreko eta ondorengo egun haietan, bai hainbeste
maite huen hire herrian, bai Azpeitian eta bai Euskal Herrian ere,
makina batek mota desberdinetako protestak egin genitian. Azpeitiar
zahar batek zihoan inoiz ez zuela tamainako grebarik ezagutu.
Gero egunak pasatzen joan zituan, eta aldaketak ere laster etorri
zituan; esaterako, hi hiltzeko agindua eman zuena urte horretan bertan
hil zuan. Eta gauza bat esango diat: hire ama zena, Maria, bizi izan
zen bitartean hitaz harro bizi izan zela, baita izeba eta beste
senideak. Hire Nuarbeko lagunei buruz ere antzeko zerbait esan
zezakeat.
Plazari hire izena ematea ez diagu lortu, baina beste gauza
garrantzitsu bat bai: hire eta Txikiren heriotzen urtemugan Gudari
Eguna ospatzea Euskal Herri osoan.
Urtero ospatzen diagu hi afusilatua izan hintzen eguna, eta hire
herriko hilerrira bisita egiten diagu, hitaz oroitzeko. Orain, ezagutu
ere egin ez hinduten gazteak joaten dituk gehienbat. Baina  ezagutu ez
bahinduten ere, ez ezak pentsa ez dakitenik zein izan hintzen. Gaur
ere, hik izan hituan ametsak eta ideiak dituzten gazteak badituk, eta
horien bihotzetan ere, gureetan bezala, hiretzako lekua zagok.
puntos 0 | votos: 2
Esperantzaren ataria - dago erdi irekia nahiz ta askotan ilun ikusi  barneko argia; herriak
duen zauria, handia eta nabaria. Denon artean pasa dezagun
askatasunerantz dihoan hesia.

puntos 5 | votos: 5
Borrokaren bidetik, - etsai denen gainetik, beti zutik egongo gara.
puntos 4 | votos: 8
Arrotzek - ezpataz hil nahi banaute ixilduko gaituztelakoan, zutitu ta euskaraz
mintzatuko naiz nere hiltzailearen aurrean. Beti zutik
puntos 8 | votos: 8
Kolosala - Izan da
puntos 4 | votos: 6
Bidean eroritakoak - Datozkizu orain burura, beraiek hil zirenagatik borrokatu behar duzula.
puntos 4 | votos: 4
Esentzia onena - ez da dagoeneko pote txikian gordetzen. Gaur egun porlanezko hormen
barruan baina barroteen atzean gordetzen da eta bertatik iristen da
iraultzaren lurrina Euskal Herriko txoko guztietara.

puntos 9 | votos: 11
Arrosarik gabeko arantzak - Begiak ito genituen hona iritsi zinetenean
begiak itotzen ditugu egun hartaz oroitzean,
eta bihotza amorruz mozorrotzen da.
Ala ere hitzen lagun izan nahi genuke, 
nahiz eta zuek haiekin jolastea debekatu,
bahitu eta torturatu.
Baina badakigu, badakigu etsaiak hildakoez soilik elikatzen direla,
koldar hutsak bezela,
bizirik gaudela erakustea, ez dugu beste aukerarik.
Eta gaur euriari erruki dadila eskatzen diogu
ez ditzan malkoak berekin eraman,
ez daitezen oroitzapenak ahaztuta bihutu,
ez diezazuegun inoiz barkatu.
Beraz ez eskatu orain guri,
zuen loreak bustiko dituen malkorik,
Arrosarik gabeko arantzez bete duzuen herri honetan,
ez baitzarete ongi etorriak,
ez baituzue lekurik.
puntos -1 | votos: 11
AHTrik EZ - Mila makinek ez dute sekula lore bat sortuko.
puntos 6 | votos: 6
Presoak etxera - Urtea bukatzear da
datorrenan hasiera
tamalez herri honetan
danak dihardu antzera.
Arren Olentzero esan
ondo portatu nazela
ta herrian falta dienak
aurten ekarri etxera!
puntos -1 | votos: 9
Zuen borroka guztion eredu - Egunen baten zerura begiratuko dugu
izar gorri baten disdirak itsutuko gaitu
arrano beltza hegaraz ikusiko dugu
 gudarien borrokak askatasuna ekarri du
puntos 5 | votos: 7
Kaixo ama; - Hemen nauzu berriro, lau pareta hotz hauen artean zeuri idazten,
astero bezala, ez zaitut inoiz ahanzten. Idazten dizudan 520. gutuna
da, urte asko dira iadanik txakurrek beren metalezko hortzekin
harrapatu nindutenetik, ta ez dakit nire bizitzaz zerbait dakizunik,
ez baitut inoiz zure gutunik jaso...ziur beraiek direla errudunak,
berdez jantzitako trikorniodunak... Badakizu zer? Hotza egiten dau
hemen, bihotzeraino heltzen den hotza, pixkanaka taupadak gelditzen
doana...
Bakarrik sentitzen naiz izotzezko lau pareten artean. Askotan saiatu
izan naiz kakazuloko tutuerietatik norbaitekin hitzegiten;
Sarrionaindiaren hitzek esaten zutenen antzera, baina ez zegon
modurikan... beti nenbilen bakarrizketan, nere penak aireari
kontatzen. Hasiera baten, militante nintzenean, tortura izango zela
gauzarik mingarriena uste neban; baina ez ama... hemen hainbeste
denbora daramazunean, hainbeste egun ez dakizula ezta ze urtetan
zauden, orduantxe konturatzen zara, orduantxe esaten dizu gorputzak
mingarriena bakardadea dala. Militantzian hasi nintzenean ez nekien
hainbeste gauza polit zeudela munduan gal zitezkeenik, ez nekien
ama... nork esango zidan egunero negar egingo nuenik galdutako
gauzengatik? Hemen gauza txikiena handiena ematen du... beso bat
emango nuke hanburgesa baten truke. Baina ez naiz mindurik sentitzen
famili bat eduki ezingo dudalako, ezta nere lagunak ez ditudalako
ikusiko, ta hare gutxiago nire ametsa ezingo dudalako inoiz bete, ez
ama, harro nagoelako egindakoaz, harro nagoelako nere herria
defendatzeaz. Euskal Herria dut ene bihotzetako lurra, “Euskal Herri
Nerea” Luis Marianoren hitzak oroimenean beti...Hainbat euskal
musika talderen abestiak abestu izan ditut pikoloek entzun ez
nintzaten saiatzen, baina a ze osti piloa jaso nun Eusko Gudariak
abestu neban hartan...hilabete osoa sendatzeko behar izan nuela uste
dut. Baina harro nago ama, harro. Esaiezu danoi maite ditudala ama,
nere neba-arrebei, aitari, ta batez ere...Nuriari. Bera ez zekien ezer
hontaz ama, ta nirekin batera bere bizitza hondatu egin dut, orain
ezingo gara inoiz ezkondu, ez inoiz semerik eduki, ezta alkarrekin
erostekotan ginen baserri berriztatu hartan bizi... Egunero dut bera
oroimenean, orduro, minutu bakoitzero... ta hori da kartzelak
erakusten dizun gauza garrantzitsuena: amodioa dela denen bizitzen
altxorra. Agur esan beharrean nago orain ama, baina ez da edonolako
agurra ama,betierekoa da; bai ama, betiko ari naiz esaten agur. 
Lepoan zehar daukat iada gaur izkutaketan pasa didaten soka hau,
buruaz beste egin beharrean nago, ezin dudalako gehio egoera honekin.
Ez diot beldurrik kartzelari, baina hemendik aurrera gertatu daitekeen
guztiari bai; bildur diot geroari. Baina zu lasai ama, harro nago ta,
harro neure bizitzan nahi nuenagatik borrokatu dudalako... Aio ama, ez
egin nigarrik, harro egon.

puntos 4 | votos: 6
Presoak etxera - Aurtengo hontan nik eduki dot 
bidan moduko jarrera
eta horregaitik desioren bat
eskatzeko dot aukera.
Ez gabonik ez eta muxurik
noanean ni ohera
agurrik esan gabe zintuzten
eraman zu espetxera.
Hortaz nere eskaera
gutun honetan da zera;
Olentzero, aurten
ekarri ezazu nere aitatxo etxera!
puntos 8 | votos: 10
Borrokalari Kalera - Altxa begiak, zabaldu orok 
deiadarra lagunari 
berriro izanen gaituk libre 
indar emanaz iraultzari. 

Kalera, kalera, borrokalari kalera, 
kalera, kalera, borrokalari kalera, 
hire indarraren beharra diagu 
gure indarrarekin batera 
hire indarraren beharra diagu 
gure indarrarekin batera. 

Zai dago ama, zai aita 
zai andre ta lagunak 
hator, hator Euskadira, 
hator, hator etxera. 

Zai dago ama, zai aita 
zai andre ta lagunak 
hator, hator Euskadira, 
hator, hator etxera. 

Bultza ta bultza, euskal langile, 
Euskal Herri sufritua 
burni kateak geldi labetan 
danba danba, lurrera gartzelak. 

Kalera, kalera, borrokalari kalera, 
kalera, kalera, borrokalari kalera, 
hire indarraren beharra diagu 
gure indarrarekin batera 
hire indarraren beharra diagu 
gure indarrarekin batera. 

Zai dago ama, zai aita 
zai andre ta lagunak 
hator, hator Euskadira, 
hator, hator etxera.



LOS MEJORES CARTELES DE

Número de visitas: 11414724840 | Usuarios registrados: 2056861 | Clasificación de usuarios
Carteles en la página: 8000800, hoy: 19, ayer: 27
blog.desmotivaciones.es
Contacto | Reglas
▲▲▲

Valid HTML 5 Valid CSS!